Kontatu ditzakegun lanak
Egiten dugunaren zati handi bat konfidentzialtasun-akordio (NDA) baten pean geratzen da. Bezero hauek izenez aipatzeko baimena eman digute, eta gainerakoak izenik gabe deskribatzen ditugu.
Produkzio-lerro bat gidatzen duen softwarea
Bezeroa · KW DampingProba-makinak produkzioan
KW Dampingen produkzioko proba-makinek guk egiten eta mantentzen dugun neurketa- eta kontrol-softwarearekin funtzionatzen dute. Makinak haienak dira; neurketa, gurea.
Kablerik iristen ez den lekuko sentsore bat
Energia eta datuak kablerik gabe
ZAYER, CNC fresagailuen eta mekanizazio-zentroen fabrikatzaileak, jakin nahi zuen makinaren barruko sentsore bat kablerik gabe elikatu eta irakur zitekeen. Bi bazkiderekin batera, funtzionatzen zuen demostratzaile bat egin genuen, energia zein datuak pieza zeharkatuz eramaten zituena.
Silizio-diseinua eta neurrira egindako ATEa
Aeroespazioko tier-1 hornitzaile batek gure taldeak diseinatutako silizioa kualifikatu eta hegan eraman zuen. Pneumatiko-fabrikatzaile nagusietako batek hartan oinarritutako 10.000 sentsore-etiketa baino gehiago hedatu zituen, goi-mailako lehiaketan.
Gure lehen proba-plataforma geure txiparentzat izan zen, ROCKY100arentzat. Gero, txip-diseinatzaile batek guregana jo zuen bere silizioaren ingurukoa egiteko: zokaloak, korronteak, tentsioak eta RF.
Geure ikerketa, finantzaketa publikoarekin
Programa publikoen laguntzarekin gidatzen dugun ikerketa, gure bezeroek lehenago edo geroago aurkitzen dituzten arazoen gainean.
KOTENSE
Industriarako pilarik gabeko bi sentsore-nodo berri: bata irrati-seinale baten energia jaso eta Bluetooth Low Energy bidez transmititzen duena, kostu baxuko irakurgailuekin irismen handiagoa lortzeko, eta bestea beste protokolo batekin, Bluetooth aukerarik onena ez den industria-inguruneetarako. Biak laborategian baliozkotuak.
Eusko Jaurlaritza eta Europar Batasuna (EGEF) · ZL-2025/00844 · 2025
KOTENSE-HV
Goi-tentsioko isolatzaile polimeriko zigilatuak eskuz ikuskatzen dira, noizean behin, eta bisita batetik bestera ezerk ez ditu zaintzen. Pilarik gabeko haririk gabeko sistema bat eraikitzen ari gara, barrutik monitorizatzeko, isolatzailearen bizitza osoan eta mantentze-lanik gabe.
SPRI · QB-2026/00385 · 2026ko ekainetik 2027ko maiatzera
KoBat
Hegazkin baten larrialdiko bateriak zigilatuta daude, eta ezin da pila bat kutxa barruan sartu beste pila bat zaintzeko. KoBat-ek haien egoera kablerik eta bateriarik gabe ezagutzeko lan egiten du. Neur daitekeena zeldaz jakin behar duzunaren araberakoa da, eta horretaz galdetzea merezi du.
Gipuzkoako Foru Aldundia · 2025-I40P-000046-01 · 2025eko irailetik 2026ko abuztura
Finantzaketa publikoko I+G proiektuak
Kliskateken, haririk gabeko sentsorizazioan, energia-bilketan eta kontsumo txikiko elektronikan teknikaren egoera aurrera eramateko konpromisoa dugu. Gure I+G jarduerak finantzaketa publikoko programen laguntza du, eta horiei esker pilarik gabeko sentsoreen teknologiaren mugak gainditu eta irtenbide berritzaileak merkatura hurbil ditzakegu.
Eskerrak eman nahi dizkiegu ikerketa hau ahalbidetzen duten erakundeei, haien laguntzagatik.


Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua / Subvencionado por el Gobierno Vasco
Cofinanciado por la Unión Europea / Europar Batasunak kofinantzatua

KOTENSE-HV: Sistema de monitorización inalámbrica sin batería para aisladores poliméricos de alta tensión (Fast Track Innobideak 2026, QB-2026/00385)
SPRIk diruz lagundua / Subvencionado por SPRI

KoBat: monitorización inalámbrica y sin batería de las baterías de emergencia en aeronaves (Gipuzkoa Digitala: Producto 4.0, 2025-I40P-000046-01)
Certificación lector BLE para sensores inalámbricos y sin batería BLE (BerriTEK+ 2025-BTEK-000017-01)
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundua, BerriTEK+ eta Gipuzkoa Digitala programen bidez / Subvencionado por la Diputación Foral de Gipuzkoa a través de los programas BerriTEK+ y Gipuzkoa Digitala